Petronorren 2019ko Memoria eskuragarri dago online gure webgunean.
Une honetatik aurrera, Interneteko erabiltzaileek Petronorren 2019. urteko txostena irakurri dezakete. Bertan, ekitaldi horretako emaitzak jasotzen dira, bai eta findegiak 2019an izan duen martxari buruzko informazio guztia ere, datuekin.
Dokumentu honetan jorratzen diren gai nagusiak honako hauek dira: 2019ko ingurune ekonomikoa, findegiaren jarduera eta ekoizpena, langileria, ingurunearekiko konpromisoa, Petronor Innovacionen sendotzea, gobernantza, datu ekonomikoak eta 2020rako ikuspegia.
2019ko Memoria, hemen.