López Atxurraren berbetan, beharrezkoa da industria eta teknologia “herrialde baten ongizatearen funts gisa berreskuratzea” hori, bere iritziz, “gehiegi ezereztu baita”. “Aktiboak eta gaitasunak ditugu baina hori egintza zehatz bihurtu behar dugu”, erantsi zuen. Hala, “momentu bereziki garrantzitsu batean” Espainiak duen egoerari buruz gakotzat jo zituen “politika industrial bat eta eraldaketa tenologiko-industriala” pandemiak azkartutako eraldaketa globalari aurre egiteko.
Elcanok aurkeztutako ‘Policy Paper’-ak proposamen eraldatzaileak ditu 2030ean eredu industrial digitalizatu eta jasangarria izateko, ildo europarrekin lerrokatutakoa eta balio-katearen goialdeko tarteetan lehiatzeko, teknologia berriak baliatzeko eta aberastasun eta ongizate sozial gehiago sortzeko gai dena. Ekitaldian Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak parte hartu zuen, besteak beste.