Petronorrek jakinarazi nahi du, datorren urtarrilaren 3an, CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia egitea aurreikusi dela, mantenu-lana egiteko. Bere abian jartzea urtarrilaren 4 edo 5erako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.