El Pobaleko (Muskiz) burdinolaren inguruko “Burdinura” ikus-entzunezko lanak Epaimahaiaren Aipamen Bereziaren saria jaso du Veneziako Geo Film Festival jaialdian, Dokumental Onenaren kategorian. José Eugenio Montoya Ospinak egindako “Natura Umana” dokumentalarekin batera ex aequo emandako saria da.
“Burdinura” Santi Yanizek eta Anton Lazkanok sortu zuten, El Pobaleko burdinolaren museoaren 15. urteurrenaren harira antolatu zen “Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketarako.
Hiru minutuko ikus-entzunezko honek murgiltzen du bisitaria El Pobaleko burdinolan 2019ko uztailean inauguratu zen erakusketan. Erakusketa Bizkaiko burdingintza tradizionalari lotutako ondarearen ikuspegi orokor eta eguneratua eskaintzeko gauzatu zen.
Oraindik ikusi ez duenak online ikusi dezake, edo burdinolara hurbildu eta bere habitat naturalean gozatu: “Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketan.