EICren lehen harria Ezkerralde-Meatzaldeko Parke Teknologikoan, Petronorren bulego nagusiak egongo diren tokian

Lehendakaria eta Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea, EICaren lehen harria jartzeko ekitaldian.
Iñigo Urkullu lehendakariak burutu du gaur eguerdian Energy Intelligence Centerren instalazioak hartuko dituen eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldia. Bertan, Petronorrek bere bulego nagusiak izango ditu, Ezkerralde-Meatzaldeko Parke Teknologikoan (Abanto-Zierbenan).

Ekitaldi sinbolikoa izan da eta bertan egon dira, halaber, Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia, Emiliano López Atxurra, Petronorren presidentea, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, eta Maite Etxebarria, Abanto-Zierbenako alkatesa, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresetako ordezkariekin batera.

Campus teknologiko berriaren egoitza ere hartuko duen eraikinak 18.932 metro koadroko azalera erabilgarria izango du, eta 39,7 milioi euroko inbertsioa, eraikuntza-lanetarako eta barruko ekipamendurako, laborategi espezializatuak eta makineriaz eta teknologiaz hornitutako tailerrak barne.

El Energy Intelligence Center-ek (EIC) hidrogenoari buruzko unitatea izango du. Bertan, hidrogenoak hainbat sektoreri eskaintzen dizkien aukeren erakustaldi eta garapen zentroa sortuko da. Merkantzien ibilbide luzeko garraioa, abiazioa edota merkataritza zein etxebizitza-eraikinen beharrak estaltzeko bero-sorkuntza eta kogenerazioa dira aukera horietako batzuk. Petronorrek EICra eramango ditu bere bulego nagusiak, Hidrogenoaren euskal Hubaren enpresa trakziogile bezala jarduteko. Guztira, 2.000 m2 inguruko azalera hartuko du eraikinean, konpainiaren bulego nagusiak zein Edinor filialaren bulegoak kokatzeko.

EIC eraikina trantsizio energetikoaren eragileetako bat eta aliatu estrategiko bat izateko diseinatuta dago. Euskadiko energia-sektoreko enpresen nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa sustatzeko diseinatutako ekimena da, garapen teknologikoan eta ezagutzaren sorkuntzan oinarrituta. Gainera, bere kokapena dela eta, sinergia garrantzitsuak sor ditzake jarduera ekonomiko berritzaileak garatzeko eta, hori ez ezik, 4.0 industriarako eta fabrikazio aurreraturako egituratu den Ezkerralde-Meatzaldeko Parke Teknologikoaren trakzio-elementua izango da.

Lanak 2020ko abenduaren 15ean hasi ziren eta 2022ko abuztuan amaitzea aurreikusten da. Campus berrira sartzeko obren zatia eta lurren urbanizazioa amaituta egongo dira aurtengo bigarren erdialderako.