Repsolek eta Nissanek mugikortasun elektrikoa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Repsolek eta Nissanek Espainian mugikortasun elektrikoa sustatzeko akordioa sinatu dute, eta horren lehen jarduera, Repsolen zerbitzuguneetako ibilgailu elektrikoen birkarga-sarea handitzea izango da. Akordio honen bitartez, Nissan ibilgailu elektrikoen jabeek % 50eko hobaria izango dute Repsoleko birkarga-sare publikoko tarifaren gainean.

Hasieran, karga azkarreko 15 gune instalatuko dira Repsoleko zerbitzuguneetan, eta gerora begira sarea areago heda liteke. Birkarga azkarreko instalazio berri horien garapenak, elektrizitatearen jatorria % 100 berriztagarria dela bermatuz, hilean ibilgailuz 144.000 kilometro baino gehiago egiteko behar besteko energia sorraraz lezake. Era berean, kargagailu azkar berri horien potentzia instalatua 120 etxeri hilabete osoan energia hornitzeko behar denaren parekoa izango litzateke.

Egun, Repsolek 250 birkarga-gune baino gehiago ditu leku publikoetan, eta horien artean karga azkarreko 70 gune daude, gehienak zerbitzuguneetan kokatuta, horri esker konpainia multiergetikoa gasolina-hornitegien segmentu horretako Espainiako líder bihurtu delarik. Gainera, eremu pribatuko 1.000 terminal baino gehiago ditu enpresa eta etxebizitza partikularretan instalatuta. Horiei gehitu behar zaizkie Iberiar Penintsulan abiarazitako birkarga ultra-azkarreko lehen bi guneak, bata Repsolek Ugaldebietan duen zerbitzugunean, Abanto Zierbenan (Bizkaia), eta bestea N-I errepidean, Lopidana parean (Araba), teknologia horretaz hornitutako ibilgailuen bateria bost-hamar minututan kargatzeko aukera ematen duena, ohiko horniketaren iraupena berdinduz.

Bestalde, Nissanek, 2011n Nissan LEAF merkaturatu eta Espainian ibilgailu elektrikoa martxan jarri zenez geroztik, Espainiako geografian hedatuta dagoen karga azkarreko sarerik handiena garatu du kontzesionarioen sarearen bitartez, 140 birkarga-gunek osatuta.