Orain, inoiz baino gehiago, balio-kate osoan ahalik eta eraginkortasun handiena bilatzeko beharra berresten da, merkatuari energia-produktu lehiakorrak eskaini ahal izateko. Abian zeuden industria-eraldaketako prozesuak bizkortu egin dira, Europako ekosistema tekno industriala berrosatu egin da eta energia-sektorea trantsizioan dago, hiri-sistemako trantsizioarekin batera. Azken batean, egoera berri batean sartu gara, non arriskua eta aukera txanpon beraren bi aldeak diren. Eta testuinguru horretan, Petronorrek findegi seguruago, errentagarriago eta eraginkorrago baterantz eboluzionatzen jarraitu behar du, energia-kudeaketarekin lotutako zerbitzu berrietan aktibo bihurtuz.
Garai zailak dira, eta Petronorrek berritu egin behar du prozesuen eraginkortasuna optimizatzeko eta handitzeko; hori funtsezkoa izango da findegitik enpresa multienergetikorako aldaketa estrategikoari ekiteko eta haren etorkizuna ziurtatzeko.