Urrutikoetxea II-Imazek Olaizola II-Rezusta bikoteari gutxigatik irabazi zioten atzo, Petronorren laguntzaz, Muskizko Donibane pilotalekuan antolatutako pilota jaialdian.
Urrutikoetxea II-Imaz 22/Olaizola II-Rezusta 21, hau izan zen Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hamargarren jardunaldiko emaitza estua. Zaratamokoarentzako eta atzelari gipuzkoarrarentzako arnasaldia, bi partidu jarraian galdu eta sailkapenaren estutasunen ostean.
Promozio Txapelketan Zabala-Erostarbe 22-7 irabazi zioten Egiguren V-Ruizi.
Muskizko pilota jaialdiak, gainera, duela gutxi hildako Jon Ander Soto pilotaria omendu zuen, Barbadun Pelotazale Elkarteko kidea eta Petronorreko langile erretiratu baten semea. Goian bego.