Petronor helburu horri begira garatuz joan den ekintzen artean, nabarmentzekoa da inguruko mendien basoberritzea. 2020an, El Cerro de la Llosa Kultur eta Kirol Elkarteak, Muskizko findegiarekin, Muskizko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, La Caixarekin eta herriko ikastetxeekin batera, 2019an Mello mendian (Muskiz) gertatutako sutean kiskalitako 5,3 hektareako lurzatia basoberritu zuen.
Aurtengo martxoan, Repsol Fundazioak eta Muskizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, basoberritze-proiektu aitzindaria abiarazi zuten, 2019ko sute berean kiskalitako 7,2 hektareako beste lursail bat berreskuratzeko, Pozas inguruan (Muskiz). Horrekin batera, atmosferatik 970 tona CO2 harrapatzea ahalbidetuko duten 5.500 zuhaitz landatu dira guztira.
Helburua: ingurune horiek klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko duten berdegune bihurtzea.
Sektorean une oro klima-aldaketaren aurkako borrokaren buru izanik, Repsol, balioa sortzea ardatz duen konpainia multienergetiko jasangarriagoa izango da 2030ean, eta honexen barruan izango Petronor, borrokari lotuta, aurrerapausoak emanez eta bere hare alea gehituz, gure etxea, Lurra, leheneratzeko.