Unzuetak deskarbonizaziorako hidrogenoa oinarrizko bektore energetiko izatearen aldeko apustua zehaztu zuen eta baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen ezaugarriak eta erronkak ere, “orain delako garaia, eta Petronor eta Repsol animatuta eta gai sentitzen gara proiektu hau gidatzeko”.
Zentzu horretan, Unzuetak azpimarratu zuen helburua “Euskadin oinarritutako hidrogeno ekosistema bat sortzea”dela, “Energiaren, industriaren, arlo erresidentzialaren eta mugikortasunaren sektoreen deskarbonizazioan aurrera egiten laguntzeko”.
Petronor Innovación-eko gerenteak 2050.erako neutraltasun klimatikorako euren konpromisoari dagokionez Repsol eta Petronorren aldetik trantsizio energetikoari begirako deskarbonizazio estrategiaren eta lidergotzaren errepasoa egin zuen. Horretarako, “emisio garbien murrizketa-bide bat ezarri da. Ibilbide-orria gure jardueratik eratorritakoentzat ez ezik, gure horniduretarako eta gure produktuen erabilerarako ere bada”.
Gainera, konpainian lantzen ari diren ekimenak aurkeztu zituen, eta kudeaketa egoki, deskarbonizatu eta efizientea lortze aldera kontsumitzaile ahaldundu bati eskaini beharreko etorkizuneko energiaren ikuspegia azaldu zuen. “Energia-sistema garbia, deskarbonizatua, segurua eta eskuragarria izatea da anbizioa”, esan zuen Elias Unzuetak.