Topaketa modu presentzialean eta online egin da, Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzia buru, eta bertan izan da, besteak beste, Rocío Báguena, Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendaren Ministerioko (MITMA) Garraioaren arloko Azterlan eta Teknologien Dibisioko zuzendaria.
Borja Olazabal Irungo Garapen Iraunkor, Mugikortasun eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkariak udalerri horretako mugikortasun iraunkorraren estrategia partekatu du bere agerraldian. Antoni Poveda Sant Joan Despí-ko alkate eta Bartzelonako Eremu Metropolitarreko Garraio eta Mugikortasuneko presidenteordea ere bertan izan da, Bartzelonako eremuan izandako aurrerapenak eta hidrogenoan oinarrituta abiaraziko duten garraio-proiektu aitzindaria nabarmendu dituelarik.
Andres Galnares H2SITEko CEOak xehetasunez azaldu du nola lortu duen hidrogenoa ekoizteko soluzioetan espezializatutako startup honek garraioaren kostuen erronkari aurre egitea, hauxe baita erregai garbi honek aurre egin beharreko erronka handietako bat.
Foroan, halaber, eztabaidan jardun dute lurraldeek mugikortasunaren arloko joera berrietara moldatzeko dituzten erronkei buruz eta joera horiek sektoreko berrikuntza sustatzeko eskaintzen dituzten aukerei buruz, Mobility as a Service (Maas) delakoa errazten duen IoMob enpresako gerenteak diren Luciano Strucchi eta Elizabeth Obedienteren partaidetzaz.
Pilar Elejoste DeustoTech-eko zuzendariorde eta Deusto Smart Mobility taldeko ikertzailea arduratu da topaketa moderatzeaz, Bizkaiko hiriburuak zenbait europar proiektu garrantzitsutan duen partaidetza nabarmendu duelarik.