Izan ere, Petronorrek iragarritako Deskarbonizazio Hub-ak, Bilboko Portuan biogasa ekoizteko planta eta erregai sintetikoa fabrikatzeko helburuz H2 sortzeko planta eraikitzea aurreikusten duenak, findegiarekiko konexioak behar ditu hainbat hodiren bitartez, eta bere trazadurak egungo poliduktoarena jarraitu behar du. Hub-a sortzeko prozesuaren abiapuntua izango dira lanok.
Halaber, Petronorrek aurreikusita dauka itsasora isurtzeko hodiaren mantentze–lanak egitea findegitik gaur egun Ingurumen Baimen Integratuan identifikatutako isurtze puntura arte. Lerro hori beste berri batek ordeztuko du operagarritasuna eta fidagarritasuna bermatzeko.
Testuinguru honetan Ur Partzuergoak, poliduktoaren pare, Muskizko HUAn (Hondakin Uren Araztegia) tratatutako hondakin uren saneamenduaren hoditeria berria eraikiko du.
Egitasmoak, 2024ko apirilerako amaituko denak, 7.322.000 euroko aurrekontua dauka, eta horietako %80 Petronorren gain doa eta gainerako %20 Ur Partzuergoaren gain.
Prentsa oharra, hemen.