Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundia, Mubil eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzaz antolatutako ikastaroan, hidrogenoak mugikortasunean eta deskarbonizazioan bete beharreko eginkizuna jorratu zen. Ildo horretan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren gidalerroak, ardatzak eta helburuak azaldu zituen, bi etapatan banatuta. Honen esanetan, 2030erarako, lehen fasearen amaierarako, proiektuak eta proba pilotuak abian jarri eta bizkortu behar dira, hauexek baitira 2050era arteko bigarren fasean soluziotzat ondu eta hedatzeko moduan egongo liratekeenak.
Lehen fasean aurreikusitako proiektuen artean, Repsol-Petronor buru duen Hidrogenoaren Euskal Korridorea dago. Horren harira, Arturo Fernandezek hidrogenoaren kate logistikoa azaldu eta mugikortasunaren arloko bezeroaren eskura jarri zuen ekoizpen-prozesuan, konpresioan, logistikan eta banaketan, bakoitzak produktuaren azken prezioan duen inplikazioa kalkulatuz.
Ikastaroan bildutako ondorioen artean, argi utzi zen maila guztietatik lan egin behar dela aukera errealitate bihurtzeko, erakundeen ezinbesteko babesak bultzatuta.