EDINOR ETA CAIXABANK-EN ARTEKO LANKIDETZA TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK –TEK– ABIARAZTEKO

Juan Pedro Badiola eta Emiliano López Atxurra, gaur goizean.
-TEKak partekatutako autokontsumoko energia komunitateak dira, udalerriko eraikinetako estalkiak baliatuz herritarrek euren herrian bertan energia iraunkorraz goza dezaten ahalbidetzen dutenak.

-TEK bat abian jartzeak faktura elektrikoan %25era arteko beherapena ekarriko du.

-Hilero 9€ inguruko kuota batekin auzokideek TEK batean parte hartu eta euren jabegopeko instalazio fotovoltaikoa finantziatu dezakete. 

-Ingurumenean eragingo duen egitasmo honek MicroBank-en babesa izango du, CaixaBak-en banku sozialarena, eta zaurgarritasun energetikoko arriskua duten familiek ere bat egin ahal izango dute.

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurrak eta Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak akordioa lortu dute Euskadin sor litezkeen Tokiko Energia Komunitateak (TEK) finantziatzeko, hauen xedea, hiri-eraikinetan eguzki plakak jarrita, Zero Km-ko energia sortzea delarik, %100 berriztagarria eta modu partekatuan kontsumitzekoa dena.

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurraren irudiko, “Euskadiko udalerri bakoitzeko auzokide bakoitzak energia berdea, Zero Km-koa eskura izango du eta ahalegin ekonomiko gehigarririk gabe, energia merkeagoa izango delako, eta gainera abian jartzeko CaixaBank-ek laguntza izango duena. Iraunkor izatea udalerri bakoitzean egin dezakegun zerbait da eta iraultza lasai hau etorkizunarekiko eta iraunkortasunarekiko konpromisotik hasi behar dugu”.

Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolarentzat,  “komunitate hauek, MicroBank gure banku sozialaren finantziazioa izango dutenak, urtero %25 inguruko aurrezkia ekarriko dute argiaren fakturan. Baina onura ekonomikoaz gain, ekimen honek ingurumen mailako oso onura positiboa dauka, bere balio-bizitzan atmosferara 860 tona CO2 isurtzea eragotziko duelako, zero isuri dituelako eta inbertsio handirik eskatzen ez duenez herritargo osoarentzat eskuragarria delako. Hau da jarraitu nahi dugun bide-orria ingurumen mailako bermeak dituen etorkizuna lantzen jarraitzeko”.

Zer dira Tokiko Energia Komunitateak (TEK)?

Edinor-ek, energia sisteman energia berriztagarriak integratzea sustatzeko Petronorren eskumendekoak, Tokiko Energia Komunitateko eredu bat landu du, TEK izenpekoa, eta horrek, euren udalerriko eraikinetako estalkiak baliatuz, auzokide taldeei eguzki energia izateko aukera ematen die, faktura elektrikoan beti gehitzen diren bidesariaren kostua eta karguak aurreztuz.

Autokontsumo partekatuko eredua da, zeinetan instalazio fotovoltaikoaren ekoizpenaren onuradun diren auzokideek eta, hala izatekotan, merkatal-gune txikiek %100 berriztagarria den energia kontsumoa egiten duten.

TEKean parte hartzeak etxebizitzek eta merkatal-guneek ordaintzen duten faktura elektrikoan aurreztea ahalbidetzen du, eguzki plakek ekoiztutako energiari dagokion bidesari eta karguen kosturik ordaindu behar ez denez. Aurrezki honek %25era arteko beherapena dakar erdibideko etxe bateko faktura elektrikoan.

Onura hauek etxebizitza guztien, eta bereziki zaurgarritasun energetikozko baldintzetan daudenen esku jartzeko, baita gazteen eskuetan ere, beharrezkoa zen finantziazio akordio bat lortzea, energia iraunkortasunaren balioaz gain, energia kontsumo garbiago, efizienteago eta %100 berriztagarria den eredu berri batean inklusio soziala sustatuko zuena.

Horregatik, TEKak irisgarritasunaren premisaren pean diseinatu ziren, kostea sarrerako muga izan ez zedin: ez da beharrezkoa eguzki-plaketan inbertitzea eta komunitateko kideen aldetik teilatuak egokitzea. Eta ez da etzebizitzan inolako instalaziorik egin behar. Bakar-bakarrik hasierako ekarpen txiki bat egin behar da eta hilero 9 euro inguruko kuota ordaindu.

Horri esker instalazioaz gozatu ahal izango dute funtzionatzen duen aldian, normalean 25 urte, egonaldiko konpromisorik gabe, eta TEKak egiten duen energia %100 berriztagarriaren erosketa bateratuaren abantailen onura izanda. Finean, kontsumo eredu honi esker herritarra dago erdigunean, autokontsumo partekatuaren arautze berriak ahalbidetzen dituen aurrezkien onura jaso eta Euskadiko udalerrietako hiriguneetan Zero Km-ko energia iraunkorra sortuta.

Testuinguru honetan sortzen da Edinor-Caixabank akordioa, irisgarritasuna ahalbidetzen duena, eta baita herritarrek TEKean parte hartzea eta jabe izango diren instalazio fotovoltaikoa finantziatzea ere.

Edinor eta CaixaBank akordioa 

Akordioa eskalabilitatearen kualitatearekin diseinatu da, hala, TEKek dituzten ezaugarri komunetan oinarrituta, finantziazioa ematea modu erraz eta azkarrean egin dadin.

Era honetan, Edinor-ek akordioa egin du Caixabank-ekin egitasmoaren finantziazioa errazteko. Zehazki, CaixaBank-ek MicroBank bere banku sozialaren bitartez eskainiko du finantziazio lerroa. Lerro espezializatu hau abiatzearekin, MicroBank-ek bere jarduera zabaltzen du gizartearen aurrerabidean eta ongizatean laguntzeko, eragin sozial positiboa duten egitasmo haiek babestuta.

Hurrengo urratsak

Lankidetza akordio honekin, Zumarragakoaren gisako TEKek, lehen udal komunitate energetikoa; Larrauleko TEKak, lehen landatar energia komunitatea; Somorrostroko TEKak, hezkuntzako lehen energia komunitatea; edo Athletic TEKak, LaLigako lehen komunitate energetikoa, finantziazioa eskura izango dute.

Gainera hurrengo TEK egitasmoei, udalerrietan, hezkuntza zentroetan eta Euskadiko kirol eta kultura entitateetan hurrengo hilabeteetan abiatuko direnei, finantziaziorako egiazko agertokia eskainiko die.

Banka sozialki arduratsua

Microbank-ek euren behar finantzieroak behar beste beteta ez dituzten populazioaren segmentu ezberdinei erantzuten die. Funtsezko zeregina dauka Caixabank-en Banka Sozialki Arduratsuaren Planean, zeinetan inklusio finantzieroa sustatzeko eginkizuna dagokion, krediturako bidea kolektibo zaurgarrienei erraztuz eta lurraldeko garapen sozioekonomikoarekiko konpromisoa indartuz. Akziodun bakar modura, CaixaBank-ek bere banku soziala babesten du sortu zenez geroztik bere kreditu-jardueraren hazkunderako behar duen finantziazioa emanda eta bere produktuak CaixaBank-en bulego sare zabalean komertzializatuz bezeroaren esku aukera guztiak jarrita posible den zerbitzu-kalitate eta gertutasun handienarekin.