Petronorrek jakinarazi du ekainaren 21etik aurrera, astelehena, 1. Plantako G3 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea geldiaraziko dela, 21 eguneko iraupena izango duten zenbait mantentze-lan egiteko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.