2050ean klimatikoki neutroa izango den Europa baterako ikuspegi estrategikoak ezartzen du mix energetikoa gaur egungo %2tik aipatutako datako %25era igaroko dela. Testuinguru horretan, “Euskadik hidrogenoaren bektorearen inguruan ekosistema bat garatzeko baldintzak betetzen ditu”, Petronor-en gisako hidrogenoaren kontsumitzaile eta ekoizle handi bat duelako, eta deskarbonizazio potentzial handiko industria kluster bat, bazterrean utzi gabe europar garraio eta energia korredore nagusietan egoteak emandako kokapen estrategikoa, eta etorkizuneko esportazioak ahalbidetzeko portua izatea.
García Echevarríak bere artikuluan azpimarratzen duenez Hidrogenoaren Euskal Korridorea “Hidrogenoaren Euskal Estrategiari erantzuteko egitasmo modura” osatzen da, Euskadiko ehun industriala buruan jartzeko asmoarekin. Hala, Petronor-ek, ekimen honen lider industrialak, “apustu sendoa egiten du hidrogeno berriztagarriaren eta hidrogeno berriztagarritik eratorritako karbono gutxiko erregaien alde, erregai sintetikoen eta bioerregaien alde, horiei atxikitako inbertsio egitasmoak bultzatuta”.
El Correoko artikulua, hemen.
Diario Vascoko artikulua, hemen.