BIND 4.0 deritzon azelerazio-programa hau beren-beregi zuzenduta dago fabrikazio aurreratuan, energia adimendunean, osasun arloko teknologietan edota elikagaien arloko teknologietan aplika daitezkeen produktu edo zerbitzu teknologikoak eskaini eta goraka ari diren enpresei. 4.0 industriaren arloan etorkizun handia izan dezaketen enpresa hasi berrien garapena sustatzea xede duen ekimen publiko-pribatua da, helburu horretarako prestakuntza, orientazioa eta Euskadiko industria-eragile nagusiekiko loturak baliatzen dituena.
Egun, Petronorrek bere historiako erronkarik handienari aurre egin behar dio. Deskarbonizazioarekin konprometitutako energia arloko industria den aldetik, eta Petronor Innovación eta Edinor filialen laguntzaz, 2050ean isurpenen neutraltasuna lortzeko aukera erraztuko duten proiektuak abiarazten ari da. Hori dela eta, enpresa trakziogile bezala, energiaren arloko talenturik onena bilatuko du BIND 4.0 programaren seigarren edizioan, bere proiektuetarako soluzio eta hobekuntza teknologiko berritzaileak eskaintzen lagun diezaion. Proiektu horien artean nabarmen daitezke Hidrogenoaren Euskal Korridorea, hiri-hondakinen pirolisi-instalazioa, erregai sintetikoen ekoizpena edota elektrizitatea sortu eta banatzea xede duten energia-komunitateak (TEK).
Finean, Petronorrek erronkei aurre egiteko berrikuntza-gaitasuna eta proposamen bereizgarriak bilatuko ditu BIND 4.0 programan. Ekimenean parte hartu nahi duten startup edo enpresa trakziogileentzako deialdia irailaren 10era arte egongo da zabalik.