2019an jokatutako lehen edizioak lortu zuen aurrekaririk gabeko arrakastaren ondoren, eko rallyetan izandako parte-hartzearen errekorra gainditu baitzuen, eta pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, Bilbao Petronor Eko Rallyea Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkartearen eskutik itzuli da oraingoan, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta EVE, Lurauto eta IBILen laguntzaz.
Lehiaketaren aurkezpenean, Bilbon, Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendariak esan duenez “hau ez da urtean zehar babesten dugun beste ekitaldi bat, oso ekitaldi berezia da”, eta Petronorren poza adierazi du ekitaldian parte hartzeagatik, “ikuskizuna izango da, non irtenbide teknologikoak eta gidarien talentua bateratuko diren, betiere ingurumenaren aldetik soilik errespetagarriak diren mugikortasun-irtenbideen jomugarekin”.
Aurten berrikuntza gisa ibilgailu elektrikoek eta hibridoek baino ez dute parte hartuko, eta dagoeneko 55 ibilgailu elektriko eta 5 hibrido izen-eman dute. Horiek guztiek 400 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan, irteera eta helmuga Guggenheimeko zelaigunean dagoela, eta bertan, aldi bereko jarduerak antolatuko dira publikoarentzat asteburu osoan.
Ostiraleko eta larunbateko etapak puntuagarriak izango dira Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta FIA e-Rally Regularity Cup munduko txapelketarako. Igandean lehenengo aldiz Bilbao 30 proba egingo da, hiriko kaleetan zehar egindako gidatze iurankorra saritzeko.
Prentsa oharra, hemen.