Petronorrek jakinarazi nahi du 2. Plantako Gordin 2 Unitatea abian jartzeko sekuentzia hasteari ekin zaiola eta datorren asteburu honetan amaitzea aurreikusi dela.
Gordin 2 edo 2. Findegiko Unitate hau, Petronorren destilazio osoaren %40a dena, 2020ko azaroaren 30ean gelditu zen, mugikortasuna murriztearen ondorioz izandako merkatuaren eskari faltagatik, eta, ondoren, ERTE bat aktibatu zen, urriaren 1ean bertan behera utziko dena.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.