Bainu denboraldi osoan zehar La Arenako uraren kalitatea “bikaina” izaten ari da eta bainua “librea”; aste honetan ere. Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontroleko azken programak hala ziurtatzen du.
Txosten horren arabera, La Arena bezala, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arrietara, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laida, Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdialdea) eta Arrigorri hondartzetan uraren kalifikazioa “bikaina” da.
Las Arenasen, Laidatxun, Ean eta Karraspion (itsasadarreko gunea) ura “ona” da, eta San Antonion “nahikoa”.
Bainua librea da Bizkaiko hareatza guztietan, COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak uneoro errespetatu behar direla ahaztu gabe.
Hondartzen okupazio-maila, hemen.