Unzuetak jendaurrean nabarmendu duenez, “joan den uztailean, Petronorrek hondakinekin egindako lehen biojet-lotea ekoitzi zuen”. Garrantzi handiko gertaera bat karbono-aztarna txikia duten erregaien ekoizpenari dagokionez, eta aire bidezko garraioari zuzendutako erregaien deskarbonizazioa bultzatzen lagunduko du, izan ere, momentuz elektrifikazioa ez da bideragarria segmentu horretan.
Repsolek zirkulartasunaren alde egin duen apustuaren ondorioz, 2.500 milioi euro inbertituko dira zirkulartasun-plataformetan oinarritutako 16 proiektu-motaren bitartez. Ekimen hauetan bat egin duten askotariko eragileek –enpresak, zentro teknologikoak, hondakinen kudeatzaileak…– zirkulartasunaren alde egin dute, “hauxe baita garraioa eta beste sektore batzuk nahiz industria-sektorearen behar termikoak deskarbonizatzeko epe laburrera begira erabilgarri dugun soluzioa”, adierazi du Unzuetak.
Hondakinen berbalioztatze ekonomikoa Ekonomia Zirkularraren arloko alternatiba bat da, eta birziklapenarekin batera, urtero zabortegietara bidaltzen diren hondakinak murrizten lagunduko luke.