Repsoleko administrazio-kontseiluak Emiliano López Atxurra kanpo-kontseilaritzat sartzea erabaki du, eta aldi berean, bere horretan mantenduko du 2015eko ekainaz geroztik Petronorren duen presidente kargua.
Horrez gain, egun, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteordea eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikitako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Aholku Batzordeko kidea da, baita Lehiakortasunaren Euskal Institutuko kontseilaria ere, 2006an eratu zenetik.
Kontseilari independentea izan da Gas Natural Fenosan (2003/2016) eta Sareben (2012/2016), besteak beste, eta Tecnaliako Presidentea (2016/2020).
Zuzenbidean lizentziatua eta Europar Batasuneko zuzenbidean, energian eta azpiegituretan espezializatua, Nazioarteko Ikasketen masterra ere egina du Sciences Po Parisen.