Manu Núñez Petronor Innovación-en zuzendariak eta Dolores Cárdenas Repsolen Produktuaren Diseinuko aholkulariak, joan den ostegunean, Uniportek, “2050 zero emisio garbi” programatutako erronka lortzeko erregaien sektorea garatzen ari den irtenbideren bat bertatik bertara ezagutzeko xedez, antolatutako mahainguruan parte hartu zuten.
Errepideko garraioaren deskarbonizazio eraginkorrerako formulei buruzko ziurgabetasuna islatu zuen jardunaldi honetan, ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat, Petronorrek eta Repsolek, mugikortasunaren eta salgaien garraioaren sektorerako erregaien hornitzaile gisa, lantzen ari diren konponbideak azaldu zituzten, eta jatorri ez-fosileko erregai sintetikoetan (HVO, e-diesel) eta hidrogenoan sakondu zuten.
Bileran, Petronor eta Repsol Bilboko portuaren barruan zein haren inguruan (EIC- Enegery Intelligence Center) garatzen ari diren proiektuen berri eman zen, baita etorkizuneko erregaien hornidurarako garraio-sektorearen esku jarriko dituzten instalazioen berri ere.