Repsol Gidak Zierbenako La Kofradia jatetxeari bere “Solete” -a eman dio, “gomendatuko zenituzkeen toki xume horiek” saritzen dituena; “sukaldaritza zintzoa, prezio eskuragarriak eta harrapatzen zaituen giroa” dutenak.
Zierbenako portuan dagoen jatetxe honetan janari xumea, zaporeduna eta sasoiko produktuekin egindakoa gozatzeko aukera dago. Repsol Gidaren “2021eko Udazkeneko/Neguko Soletea” irabazi duen 1.000 lokaletako bat izan da. Sari hauek “irribarrea pizten dizuten lekuak” bereizten dituzte, “hurbiltasunagatik, proposamen gustagarriagatik eta giro onagatik liluratzen dutenak. Lagunei gomendatzeko eta erreferentzia-puntu gisa gordetzeko lekua”.
La Kofradiaz gain, Bizkaian badira beste 51 leku ere. “Solete” guztiak ezagutu itzazu, hemen.