Gaur astearteko 5:00ak aldera findegia geratu egin da, antza denez kanpoko argindar-horniduraren akats baten eraginez, oraindik baietsi gabe dagoena. Ondorioz, unitateak egoera seguruan jarri dira, eta zuzi-gar handiak izan dira.
Argindar-hornidura berrezartzeko eta egoera normaltzeko urratsak egiten ari dira.
Honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.