López Atxurrak aldarrikatu duenez, “Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”

Emiliano López Atxurrak aldarrikatu duenez,  Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”,  Hidrogenoaren Euskal Korridorea bezalako egitasmo handiekin. Hala mintzatu da Petronorreko presidentea gaur ‘Inflexio-puntu bat etorkizuna eraikitzeko’ lemapean osasun egoeraren eraginez streaming bidez egin den konpainiaren Urteroko Jardunaldian.

López Atxurrak energia berriztagarrien espainiar PERTEan Petronor buru duten egitasmoek lortutako garrantzia nabarmendu du, konpainiak,  “zorroztasunetik eta konpromisotik”, “herrialde bat egituratzen duten enpresa txiki eta ertainak trakzionatuta”  eta  “negozio berriak lanbide-heziketarekin lotuta”,  lidergo gaitasuna erakutsi duela gaineratuta.

Bestalde, Repsoleko finketako zuzendari exekutibo Juan Antonio Carrillo de Albornoz-ek adierazi duenez,  “negozio-ingurunea ez da ona”,  osasun-egoeraren zailtasunengatik eta horren eragin ekonomikoarengatik, baina  “hobera egingo”  duen konfiantza agertu du. Hala, bide horretan konpainiaren jarduna  “gero eta seguruagoa eta efizienteagoa”  izateko beharra azpimarratu du, deskarbonizaziorantz erabakimenez urratsak eginda.

Azkenik, Petronorreko kontseilari delegatu José Luquek esan du enpresaren  “prestigio instituzional eta enpresariala”  agerian geratu dela, beste behin, Hidrogenoaren Euskal Korridorean izan duen trakzio-zereginarekin, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko kohesioaren, segurtasunaren eta eraldakuntza digitalaren garrantzia nabarmendu du.