Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak ireki zuen jardunaldian, Matilde Garciak Petronorren emakume gisa izandako esperientzia profesionalari buruz hitz egin zuen: “Findegira iritsi nintzenean ia ez zegon emakumerik lanpostu teknikoetan, eta orain %50a emakumeak dira”. Gainera, baikor agertu zen, “industria-munduan zifra horiek aldatzen jarraitzeko helburuak daudelako”.
Berdintasunaren bidean, prestakuntzaren garrantzia azpimarratu zuen Garciak: “Etxean nire seme-alabekin berdintasunaz hitz egiten dut, eta bai neskatoa eta bai mutikoa feministak izatea gustatuko litzaidake”.
Almudena Cacho kazetariak aurkeztu zuen jardunaldian, Cecilia Castaño Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko katedradun eta “La aportación de las mujeres a la revolución digital” liburuaren egilearen mintzaldia izan zen; eta Marta Macho Matematikako doktore eta EHUko Topologiako irakasleak eta Juana Molina saskibaloiko jokalari profesionalak ere parte hartu zuten.