Elias Unzueta Petronor Innovación-eko gerenteak, Tecnaliak eta Euskampusek, euskaraz, antolatutako “Materialen Zientzia eta Teknologia V. Kongresua”-n parte hartu zuen asteartean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Bertan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreari eta deskarbonizazioaren erronka berriei buruzko hitzaldia eman zuen.
Unibertsitatean ikerkuntza, irakaskuntza eta dibulgazio alorretan lan egiten duten pertsonen aurrean eskainitako hitzaldian, Unzuetak hidrogenoaren egungo egoeraz hitz egin zuen, Europako Fit for 55 paketearekin lotuta dagoena, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen elkartearen berri eman zuen (sorkuntza, egitura eta helburuak).
Gainera, Petronor Innovación enpresako gerenteak hidrogenoaren ekosistema garatzeko aurkezten diren erronka nagusiak azaldu zituen, materialen zientzia eta teknologia ardatz nagusitzat hartuta. “Erronka asko daude, baina bereziki nabarmendu behar da garapen teknologikoa eta materialek trantsizioan izango duten garrantzia”, adierazi zuen Unzuetak.