Petronorrek abian jarri du suteak ekiditeko 2022ko praktika programa

Ohikoa denez, Petronorrek 2022rako ekintza batzuk programatu ditu bere langileak suteak ekiditeko tekniketan prestatzeko helburuz.

Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein instalazioaren segurtasuna kontrolatzen dute. Gainera, egungo pandemia dela eta, higiene, babes eta distantzia neurriak ere zorroztu egin dira, kutsatzea saihesteko. Ez da arriskurik izango, ez praktikaren ikuspegitik, ezta COVID19aren transmisioaren ikuspuntutik.

Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena. Ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funtsgabeko alarmak saihesteko.

Horregatik, 2022ko lehen lauhilekoan egingo diren praktiken egutegi eguneratua eransten dugu, eta urtean zehar programatuko diren data berriak gehitzen joango gara. Praktika hauek 8:30etatik 14:00etara egingo dira.

EGUTEGIA:

– Urtarrila: 25 eta 31.

– Otsaila:  2, 8, 10, 14, 16, 22, 24 eta 28an.

– Martxoa: 2, 8, 10, 14, 16, 22, 24, 28 eta 30an.

– Apirila: 7an eta 25ean.

-Maiatza: 17, 19 eta 30ean.

-Ekaina: 1, 7 eta 9an.