Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko arratsaldean AK3 Alkilazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta bihar V3 Huts Unitatea eten egingo dela, biak 3.Plantakoak, hilaren 15etik aurrera programatutako eta iragarritako Etenaldi Orokorraren barruan.
Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da kanpoan soinua handitzea, baita 3. zuziaren garra ere, eta unitateen ur-lurruna atmosferara ikustea.
Etenaldiaren berri eman zitzaien aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.