Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, otsailak 15, FMU-ren (Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen) unitateak gelditzeari ekingo zaiola, haien artean (CK6) Coquerra.
Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da kanpoan soinua handitzea, baita 3. zuziaren garra ere, eta unitateen ur-lurruna atmosferara ikustea.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.