Petronorrek jakinarazi nahi du AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzen hasi dela, programatutako mantenu-lanak amaitu ostean.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra eta ur-lurruna handitzea.
Etenaldiaren berri eman zitzaien aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.