Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, martxoak 25, abian jarriko dela Gasolioak Desulfuratzeko G4 unitatea.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da unitateren batean zuziaren garra handitzea eta ur-lurruna agertzea, beti ere anomaliarik zein arriskurik gabe.
Erabaki hau jakinarazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.