Petronorrek jakinarazi nahi du, bihartik aurrera, maiatzak 14, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, programatutako mantenu-lanak amaitu ostean.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da unitate hauen inguruan soinua handitzea.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.