Gallarta Kirol Elkarteko 2010eko hasiberriak bere mailako irabazleak izan ziren, ekainaren 10, 11 eta 12an, Gallartako San Miguel zelaian izandako San Antonio-Petronor XIII. Txapelketan.
Meatzaldeko, Ezkerraldeko, Mungiako, Lekeitioko eta Durangoko 32 taldetako, 2014 eta 2010 artean jaiotako, 500 bat jokalarik Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako eta Petronorrek babestutako San Antonio futbol txapelketaren XIII. edizioan parte hartu zuten.
Pasa den igandean maila guztietako finalak jokatu ziren San Miguel zelaian. CD Gallartak 2010eko hasiberrien mailan irabazi zuen, benjaminaurrekoen mailan bigarren geratu zen eta laugarren postua lortu zuen 2011ko hasiberriekin eta benjaminekin.
Abanto Clubek, bere aldetik, benjamin mailan garaipena lortu zuen, 2011ko hasiberriekin bigarren postua lortu zuen eta 2010eko hasiberriekin laugarrena.