Noa Heinemann, Israelek Espainian duen enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza misioaren zuzendaria, Muskizko findegian izan da gaur, eta Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendariak egin dio harrera.
Era berean, lan-bileran parte hartu dute Iñaki Gordejuela Israelgo Enbaxadako Merkataritzako aholkulariak eta Estibaliz Arenzanak, Bizkaiko Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen arloaren ordezkari gisa.
Topaketak Petronorren jarduera-eremu berriak ezagutzeko balio izan du, baita Petronor Innovación trantsizio energetikoaren arloan garatzen ari den estrategia, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektua eta horrek guztiak eskaini eta eska ditzakeen lankidetza teknologikoak ezagutzeko ere.