Ainhoa Hernández Uriosteko (Ortuella) karrejoko bolariak irabazi zuen igandean, Sanfuentesen, Petronorren babesaz, izandako, Euskadiko Emakumezkoen Katxete Bola-Jokoko VII. Txapelketa.
Ainhoak Gorostizako karrejo barakaldarreko Maria Jose Maza bolariari irabazi zion, 214 bolarekin, aurkariaren 209 bolaren aurrean. Biek final ona jokatu zuten. Hirugarren sailkatua Zuriñe San Martín izan zen, Sanfuentesko karrejokoa, eta laugarrena Andrea Aranda, Uriostekoa.
Hilaren 23tik aurrera Gizonezkoen XL Txapelketako sailkapen-tiraden txanda izango da. Finala uztailaren 31n jokatuko da El Regatoko karrejoan.