Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hondartzan (Muskiz-Zierbena), baita beste hamazazpi hareatza bizkaitarretan ere, Bizkaiko bainu eremuetako azken osasun kontrolaren arabera.
Zehazki, La Arenaz gain, uraren kalitatea “bikaina” da Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorrin. Ura “ona” da Areeta, San Antonio, Ea eta Isuntzako hondartzetan.
Bainua “librea” da Bizkaiko hareatza guztietan, eta inguruaren osasun-kalitatea ere “ona” da.
Egiaztatu hondartzetako okupazio-maila, hemen.