Jardunean dauden hainbat diziplinatako berrogei profesionalek parte hartu dute Petronorren, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate arteko Lehen Masterrean, Elias Unzueta Petronor Innovación-eko gerenteak zuzenduta.
Lehen master honetan Repsol-Petronor Taldearen eraldaketa eta trantsizio energetikorako estrategia azaldu da, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektua ere, oro har, eta Petronorrek hidrogenoaren garapenari buruz dituen plan zehatzak, bereziki.
Gainera, masterreko ikasleek Petronorreko findegiko instalazioak bertatik bertara bisitatzeko aukera izan dute.