Haren irudiko, agertoki berriak errusiar erasoa jazo arteko eskemak “hautsi” egin ditu, eta “europar sendotasun teknologikoa osatzeko gai” izan ezean “erregai berrien estrategiak gauzatzeko zailtasunak” izango direla aurreikusi du.
Hala, testuinguru horretan, egitasmo teknologiko europarra egituratzea “guztiz ezinbestekoa” dela gaineratu du López Atxurrak, eta Espainiari galdegin dio, “Portugalekin modu solidario eta mankomunatuan”, europar “balio-kate energetikoan jokabide sendoa” ager dezala.
López Atxurrak Esade-ren ‘Hablamos de Europa’ mintegian hartu du parte goizean, eta bertan trantsizio energetikoaren desafio nagusiak aztertu dira, teknologia eta industria eta lidergotza teknoindustrialaren sinonimo gisa. Petronor-eko presidentearekin batera, Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioko Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainetako idazkari nagusi Raül Blanco eta Carlos III Unibertsitateko Natalia Fabra aritu dira.