Bizkaiko bainu eremuetako azken osasun kontrolaren arabera, La Arena hondartza egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.
Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorrin ere ura “bikaina” da.
Uraren kalitatea “ona” da Areeta, San Antonio, Ea eta Isuntzako hondartzetan.
Bainua “librea” da Bizkaiko hareatza guztietan, eta inguruaren osasun-kalitatea ere “ona” da.
Egiaztatu hondartzetako okupazio-maila, hemen.