Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programaren arabera, La Arena hondartza, Muskiz eta Zierbena artean dagoena, egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.
La Arena, beste aste batez, emaitza onenak lortu dituen hondartzetako bat izan da. Txostenak ziurtatzen du uraren kalifikazioa bikaina dela, beraz, bainu librea baimentzen da, eta higiene zein osasun baldintzak ere onak dira.
La Arenan bezala, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidatxun, Laidan, Lagan, Ogellan, Karraspion eta Arrigorrin uraren kalitatea “bikaina” da, eta bainua “librea”.
Areeta, San Antonio, Ea eta Isuntzako hareatzetan uraren kalitatea “ona” da, eta bainua “librea” da.