Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldeko 20:00ak aldera, programatuko geldialdi prozesuan zegoen, unitate katalitikoaren emari likidoa jasotzen ari zen andel batetik askatutako usainak identifikatu direla. Geldialdia aldez aurretik jakinarazi zitzaien agintari eskudunei, ezarritako ohiko protokoloari jarraituz.
Petronorreko langileen jardunari esker, korronteak beste andel batera bideratu dira, eta usainen irteera-eremua mugatu da, egoera normaltasunera itzuliz.
Barkamena eskatu nahi diegu eragozpenak izan dituzten inguruko pertsona guztiei, eta adierazi nahi diegu egoera, gogaikarria izan arren, ez dela arriskutsua izan pertsonentzat ezta instalazioentzat ere.