740 pertsona inguru hurbildu dira gaur goizean Muskizko San Juan plazara Mello Sari Txikian parte hartzeko. Martxa solidarioa da, Arnasa (Fibrosi Kistikoaren Bizkaiko Elkartea) laguntzen du eta Petronorren babesa izan du.
Muskizko kirol eta kultura elkarte guztiei, etxeko txikiei eta ibilaldi solidarioa egiteko gogoa izan duen edozein helduri zuzendutako, martxa goizeko 10:30ean abiatu da San Juan plazatik, Poligonoa zeharkatu du, La Campa auzoa, Posaderora iritsi arte, non anoa-postua zegoen indarrak berreskuratzeko. Itzuleran, Los Riosetik La Caseriaraino igarotzen diren hainbat pista jarraitu dira, eta ondoren Ikastolatik jarraitu da, plazara itzuli arte.
Martxa amaitzean txikienek puzgarri batzuez gozatu ahal izan dute. Gainera, hainbat produktu, lote eta landetxe batean gau bat zozketatu dira.