Abanto-Zierbenako XI. Mendi Ibilaldiak bere partaidetza errekorra hautsi du

Abanto-Zierbenako XI. Mendi Ibilaldia.
Guztira 398 lagunek parte hartu zuten igandean Abanto-Zierbenako XI. Mendi Ibilaldian, partaidetza errekorra gaindituz.

Gallarreta Mendi Taldeak, Abanto-Zierbenako Udalaren laguntzaz eta Petronor zein Deiaren babesaz, antolatutako lehia xederik gabeko froga hau goizeko 8:00etan abiatu zen Gallartako Eusko Gudariak plazatik, hogeita hamar bat euskal herritatik, baita Castro Urdialesetik (Kantabria) ere, etorritako mendizaleekin. 254 mendizalek egin zuten martxa luzea, 23km-koa, eta 144k txikia edo familiarra, 6.5 km-koa.

Partaidetza mugarri berria, aurreko erregistroan baino 50 parte-hartzaile gehiagorekin, Gallarreta Mendi Taldearen 50. urteurrenarekin bat egiten duena.

Zorionak!