Argentinarekin loturak eta harreman komertzialak estutzeko duten interesaren barruan, Euskadin gauzatzen ari diren hidrogeno berdearen proiektuak ezagutzeko balio izan zuen topaketak. Ildo horretatik, Iñigo Ansolak euskal industria ingurunea kokatu zuen, eta hidrogenoaren estrategia azaldu zuen: merkatua, arau-esparrua, jarduera-ildoak, abian jartzeko faseak eta abar, industriaren esparruan balio-katea sortzeko eta kanpo-mendekotasuna murrizteko.
José Ignacio Zudairek, bere aldetik, gogorarazi zuen Hidrogenoaren Europako Estrategiak funtsezko elementutzat jotzen duela, Europar Batasunak 2050ean karbono neutraltasuna lortzeko hartutako konpromisoa babesteko, bai eta “Euskadin ekosistema bat sortzeko ere, proiektu eta ekintza zehatzetan oinarrituta, eta lankidetza publiko-pribatuarekin, industria sektoreen eta mugikortasun sektoreen deskarbonizazioan aurrera egitea ahalbidetuko duena”.
Melipal Esteban Enbaxadako idazkariak eta Mikel Arieta-Araunabeña Bilboko Ganberako zuzendari gerenteak ere parte hartu zuten lan-bileran.