Carlos Pascualek “Ekonomia zirkularra lehiakortasun-faktore gisa” mahai-inguruan parte hartu zuen. Bertan, mineralizazio prozesuaren bidez CO2a finkatzeko planta berria aurkeztu zuen, ekonomia zirkularraren arrakasta-kasu gisa: “Mineralizazio instalazio berri hau Petronor/Albak ekonomia zirkularraren alde egindako apustuaren adibidea da: industria iraunkor berri bat, hondakinak karbono-aztarna txikiko produktu bihurtzeko eta egungo instalazioak deskarbonizatzeko helburu sozialak betetzen laguntzen duena, azken teknologiak aplikatuz, nazioarteko aliantza estrategikoen bidez”. Proiektu honek Europako Batzordearen laguntza du, Innovation Fund Europako Programaren barruan.
Alba Emission Free Energy-ko Ekonomia Zirkularraren arloko arduraduna den aldetik, Carlos alor horretako proiektuen buru da, eskura dauden palanka teknologikoak aplikatuz, industria berri horren lehiakortasuna eta iraunkortasuna lortzeko.
Petronor/Albaz gainera, Coca Cola Europacific Partners, Eroski eta Ormazabal-Velatia enpresek ere parte hartu zuten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan antolatutako jardunaldian.