Petronorren filiala den Edinorren CEL/TEK eredua zabaltzen ari da Euskal Herrian. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udalek, ikastetxeek eta enpresek bat egin dute Edinorreko Tokiko Energia Komunitatearen ereduarekin, energia berriztagarriak energia-sisteman integratzea sustatzen baitu.
Eredu horren ezaugarria da herritarrek beren udalerrian energia iraunkorra sortzen laguntzea, eraikinen estalkiak aprobetxatuz, eta autokontsumo-erregimen partekatu batean egitea, faktura elektrikoan beti sartzen diren bidesarien eta karguen kostuak aurrezteko aukera ematen diena.
Eredu hori Euskadin eta Nafarroan zabaltzeaz gain, Errioxan eta Kantabrian ere hedatzen ari da.
CEL/TEKei buruzko El Correoko gehiagarria irakurri, hemen eta hemen.