Europak “Urteko Hidrogenoaren Harana” izendatu du Hidrogenoaren Euskal Korridorea

José Ignacio Zudaire eta Iñigo Ansola saria jasotzen.
José Ignacio Zudaire eta Iñigo Ansola BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak eta presidenteordeak Bruselan jaso dute H2Valley of the Year Award deritzon saria, Europan hidrogenoaren arloko teknologiei buruzko ikerketa eta berrikuntza-jarduerak babestea xede duen Clean Hydrogen Partnership elkarte publiko-pribatuaren eskutik.

 

Honen helburua EBren gaitasun zientifikoa indartu eta integratzea da, hidrogeno garbiaren aplikazio aurreratuen garapena eta hobekuntza bizkortzeko asmoz. Elkarteak hiru kide ditu: Europako Batzordea, Hydrogen Europe-k ordezkatutako erregai-pilen eta hidrogenoaren arloko industriak eta Hydrogen Europe Research-ek ordezkatutako ikerketa-komunitatea.

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidente eta Petronorreko kontseilariak adierazi duenez,  “sari hau berri bikaina da, eta duela ia 3 urte hasitako bidetik jarraitzera animatzen gaitu. Alde batetik, Hidrogenoaren Euskal Korridorea lankidetza publiko-pribatuaren adibidea da; bestalde, hidrogenoaren balio-kate osoa kontuan hartzen duten 37 ekimen ditu, proiektu integratua da; eta, hirugarrenik, BH2Ck trantsizio energetikoaren erronka handia aukera handia bat bihurtu nahi du, eta, horretarako, proiektu honek Euskadin industria eta teknologia sustatzeko balio izatea lortu nahi da”.