Antti Aumo, Business Finlandeko zuzendari nagusia, Muskizeko fintze-instalazioetan izan da, Repsol-Petronor taldearen eraldaketa-estrategiak ezagutzeko asmoz. Berarekin izan da Petronor Innovacioneko gerentea, Elias Unzueta.
Bisitan zehar, Petronorren eta Repsolen eraldaketa-estrategia eta erregai berriztagarrien, ekonomia zirkularraren zein hidrogenoaren arloetan garatzen ari diren proiektuak aurkeztu dira, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen helburu eta mugarri nagusiak ere.
Business Finland Finlandiako gobernuaren mendeko erakundea da, eta inbertsioak, merkataritza-harremanak, turismoa eta, batez ere, berrikuntza-proiektuak sustatzeaz eta finantzatzeaz arduratzen da Finlandian.
Antti Aumo zuzendari nagusiarekin batera, Koldo Atxutegi Foru Aldundiko Bizkaia Erakargune bihurtzeko zuzendari nagusia eta Estibaliz Arenzana Proiektu Estrategikoen saileko arduraduna izan dira une oro.